Maiatzaren 8a da azken eguna sangregorioetako paella janean eta playback-ean izena emateko
Playback lehiaketa barikuan [maiatzak 10] da eta paella jana zapatuan [maiatzak 11].
Berriatuko San Gregorio jaietako bi ekintza nagusietako bi paella jana eta playback lehiaketa. Hain zuzen ere, bietan izena emateko epea datorren eguaztenean [maiatzak 8] amaitzen da.
Jaietako barikuan [maiatzak 10] 21:00etan egingo dute playback lehiaketa. Parte hartzeko arinago eman behar dute izena, udaletxean. Datuak emateaz gain, erabiliko duten kanta eman behar da MP3 formatuan. Abestia entregatzeko bi aukera zabaldu dituzte, batetik, USB memoria baten kanta bakarrik egonik, edo bestetik, kulturaberriatua@gmail.com posta elektronikoagaz Drive bidez kanta partekatuz. Bi kasuetan, baiezko erantzuna jasoko dute parte hartzaileek. Erantzunik ez jasotzekotan, udaletxera bertaratzeko deia egin dute.
Hurrengo egunean [maiatzak 11] berriatuarrak paella janean elkartuko dira. Era berean, udaletxean eman behar dute izena kuadrilaren izena eta lagun kopurua zehaztuz eguaztena [maiatzak 8] baino lehen. Zapatuan 11:00etan kuadrila bakoitzeko bi kide mahaien muntaketara joan beharko dira. Hain zuzen ere, antolakuntzak platerak, edalontziak eta mahai tresnak jarriko ditu. Txapelketan parte hartu nahi dutenek 14:00etan aurkeztu beharko dituzte paellak. 18:00etarako bakoitzak bere mahai eta aulkiak batu beharko ditu.