Gaztetxe Eguna, bestelako aisialdi aukerak badaudelako
Gaur [maiatzak 4] ospatzen ari dira Mutrikuko Gaztetxe Eguna. 50 lagun inguru elkartu dira bazkarian.
Ohiko ekintzetatik kanpo, benetako alternatiba bat badagoela erakutsi nahi du Mutrikuko Gaztetxeak. Gaur [maiatzak 4] adin eta kuadrilla desberdinetako gazteak elkartu dira, eta eguraldi ona lagun, elkarrekin pasako dute eguna gaztetxearen inguruan, batez ere. Helburua āelkarrekin harremantzea eta ondo pasatzeaā da eta batik bat herriko gazteei bestelako aisialdi aukera bat eskaintzea.
Urte hasieratik daramatzate Gaztetxe Egunaren ideia lantzen eta antolatzen. Herriko gazteek aisialdirako duten āmugakā gainditu nahi dituzte, ākontsumoko eredutik aparte badaudelako bestelako aukerakā. Hain zuzen ere, Mutrikuko Gaztetxeak proposatzen duena. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute. Motorrak berotzen joateko ginkana egin dute taldeka banatuta, askotariko jokoak egin behar izan dituzte parte hartzaileek, baita sokatira ere.
50 lagun inguru elkartu dira bazkarian eta ostean (H)ondora kontzertu akustikoarekin gozatzeko aukera edukiko dute eta, atsedenaldiaren ostean, kaleak hartuko dituzte Txaranga a la mutrikuarra taldearekin batera. Gauean, karaokea egongo da eta DJ Amataki eta lagunek luzatuko dute gaua. Gazte Asanbladatik ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute: āMutrikuko gazteria egun honetan parte hartzera animatu nahi dugu, eta baita urte guztian aurrera eramaten dugun jardunera batzeaā.
Lanean. Gaur egun Mutrikuko Gaztetxea āosasuntsuā dagoela diote, azkenaldian gazte asko sartu direlako eta talde handia daudelako bertan. āGaztetxea zabaltzen saiatzen ari gara, gazteak guregana erakarriz. Gazteei haientzako espazio bat eskaini nahi diegu, harremanak sortzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta antolatzekoā. Batez ere neguan, aisialdirako dituzten arazoak agerian izanda, gazteak elkartzeko aukera eskaintzen du gaztetxeak.
Alde horretatik, Gaztetxetik āeskaintza zabalagoaā eskaini nahi dute, Gaztetxe Egunetik hasteko, gazteen ābeharrizanak eta motibazioakā asetzeko: āFormakuntza bat eskaini nahi diegu, bizitzako arlo askotan, izan politika, autogestioa edo aisialdia, eta horretarako hitzaldia eta tailer desberdinak antolatu nahi ditugu, ikasten jarraitzekoā.
EGITARAUA
-
- Bazkalostean. (H)ondora kontzertu akustikoa.
-
- 18:30. Txaranga a la mutrikuarra.
-
- 21:00. Karaokea.
-
- 00:00. DJ Amataki eta lagunak.