Gazte Egunak motorrak berotzen joateko balio izan du
Kaxero Gaupasero oraindik herrigunera jaitsi ez den arren, esan daiteke San Gregorio Jaiak hasi egin direla. Eta zelan gainera, zapatuan [maiatzak 4] 75 herritar inguru elkartu ziren Gazte Eguneko bazkarian. Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten eta ondo baino hobeto pasa zuten. Eguenetik aurrera etorriko denarentzako beroketa lanak izan ziren.