2024/5/6

Erkiagak eta Ibarluzeak kostata baina garaipenez ekin dute Bilbao Iron Cup

Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Ion Ibarluzea markina-xemeindarrak 2-1 irabazi diote Xabier Barandika eta Lekerika gernika-lumotarrei, Bilbao Iron Cup txapelketako lehen ligaxka jardunaldian. Lekerikak besoan min hartu du; Iñigo Unda herrikide gazteak ordezkatu behar izan du.

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik barik egon dela salatu du LABek

Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirainoko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen du anbulantziak.

Bizi-bizirik dago txapelketa

Bigarren jardunaldia Ondarroan lehiatu ostean hirugarren jardunaldia eta finala lehiatuko dira domekan [maiatzak 12], 11:30ean, Berriatuan.

Mikel Garaizabal adituak bideratutako dastaketa egingo dute Gizaburuagan

Maiatzaren 12 izango da izena emateko azkenengo eguna. Dastaketaz gain haurrentzako altxorraren bila jolasa ere egingo dute.

Sukaldaritza jardunaldia egin dute Markina-Xemeinen. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Kultura ezberdinetako herritarrak elkartu dira sukaldearen inguruan

Sukaldaritza jardunaldiak antolatu ditu Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak. Zapatuan [maiatzak 4] marokoko bi jaki egin zituzten.

Berriatuko Gazte Eguna

Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte

Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun gaur [maiatzak 6] egingo dituzte elkarretaratzeak. Markina-Xemeinen, ostera, bihar [maiatzak 7] izango da.

Lauren Aretxabaleta Goikoetxea zendu da, 22 urtez Markina-Xemeingo alkate izandakoa. Argazkia: Markina-Xemeingo EAJ.

Lauren Aretxabaleta Goikoetxea zendu da

Markina-Xemeingo alkatea izan zen 22 urtez, 1977tik 1999ra. Markina-Xemeingo Udalak eskerrak eman dizkio "herriaren alde egindako lanagatik".

Herritarrak, ortugintza ikastaroan. Argazkia: Lekitto Bedarra.

Tomateen eta piperren gaitzei aurre egiten ikasiko dute Lekeition

Gabino Murua adituak ikastaroa eskainiko du maiatzaren 11n. Izena eman behar da maiatzaren 10a baino lehen.

Gehiago