Gazte Egunak motorrak berotzen joateko balio izan du

Berriatuko Gazte Eguna Bazkaria. Argazkia: Berriatuko Udala.

Kaxero Gaupasero oraindik herrigunera jaitsi ez den arren, esan daiteke San Gregorio Jaiak hasi egin direla. Eta zelan gainera, zapatuan [maiatzak 4] 75 herritar inguru elkartu ziren Gazte Eguneko bazkarian. Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten eta ondo baino hobeto pasa zuten. Eguenetik aurrera etorriko denarentzako beroketa lanak izan ziren.

SAN GREGORIOETAKO EGITARAUA