Amorotoko Udalak HITZA sostengatzen jarraituko du
Amorotoko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeterako hitzarmena sinatu dute.
Amorotoko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeterako hitzarmena sinatu dute. Modu horretan, Amorotoko Udalak HITZA babesteko konpromisoagaz jarraituko du, eta hain zuzen ere, biztanleko bi euro ematen jarraituko du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.