“Txukun eta polito” utzi du Lagunkoi taldeak Santa Elena ermita
Eguaztenean [maiatzak 8] bigarren auzolan saioa osatu zuten.
Eraberrituta. Txukun. Polito. Horrela utzi dute Lekeitioko Lagunkoi taldeak Santa Elena ermita. Atzo [maiatzak 8] egin zuten bigarren auzolan saioa, hormak margotu dituzten eta kanpoan zein barruan garbiketak ere egin dituzte. Amaieran, “sinbolikoki”, Euskal Herriko Doladarik “ikusgarrienetako” baten giltzak eman zizkioten Lekeitioko Udaleko Euskara zinegotzia Ander Goikoetxeari. “Hemendik aurrera, udala arduratuko da eraikina zabaltzen eta herriari erakusten”, esan dute. Era berean, eskerrak eman dizkiete auzolanetan parte hartu duten Lekitto Bedarra eta Denbora Bankuko kideei eta aurrerantzean “ekintza gehiago” antolatzen eta sustatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.