Plaza bete jende batu da Berriatuko sangregorioetan
Lami eta Maru aurkeztu dituzte, Berriatuko bi erraldoi berriak. Paella lehiaketara 34 paella aurkeztu dituzte eta plaza bete jende batu da.
Ohi legez Berriatuko sangregorio jaietako paella janak jendetza batu du gaur [maiatzak 11]. Eguenean, San Gregorio Egunean hasita jai girori ez da falta, herritarrak sangregorioetan guztiz murgilduta baitaude eta inguruko herrietakoek ere ez dute hutsik egin.Â
Atzo Leihotikan, Ezpalak eta Unidad Alavesa izan ziren oholtzara igo eta gaua girotzeko ardura izan zutenak. Gaur eguerdian, ostera, 12:30erako prest zeuden berriz ere berriatuarrak, herritarrentzako, seguruenik, jaietako une berezienetako bati heltzeko: Lami eta Maru aurkeztu dituzte, herri mugimendutik sortutako Berriatuko bi erraldoi berriak. “Azkenaldian erraldoiek aintzineko fama berreskuratu dute, herri batzuetan haiena propio sortzen ari dira eta Berriatua ez da gutxiago izan nahi”. Â Haur, gazte zein nagusi, musika bidelagun edukita kalejira osatu dute, behar bezalako aurkezpena egiteko.Â
Bitartean, sukaldari finenak ekinean hasiak zeuden. Paella sukaldatzeak dakarren prestaketak, lagun arteko hizketaldiak eta eguzkitik babesteko beharrezko tresnak ipintzen aritu dira. 34 paella aurkeztu dira aurten lehiaketara, eta epaimahaiko kideek ez dute lan erraza izan onena aukeratzeko orduan. Baina behin eta bigarrenean ere probatu ostean, aukeratu dute irabazlea: Ondo bixiren paella. Â Ez da estreinako kuadrillak irabazten duena, bat, bi eta hiru aldiz irabaztea nahiko ez eta, sei aldiz irabazi baitute txapelketa.Â
Eguraldia lagun eta jai giroa puntakoa izanda musikari txanda lagako diote iluntze zein gauean: Broken Brothers Brass Ban, Ginger eta Oxabi . Â