Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroako Udalak batzarra eskatu dio Osasun Sailburuari

Ondarroako Osasun Zentroko langileek atzo [maiatzak 16] egin zuten lehenenego elkarretaratzea eta egunero aterako direla jakinarazi dute. Gaur [maiatzak 17] alkateak eta alkateordeak parte hartu dute elkarretaratzean.

Argazkia: Udalbarriak
Naia Arantzamendi
Ondarroa
2024/05/17

Ondarroako Osasun Zentroko langileek lehenengo elkarretaratzea egin zuten atzo [maiatzak 16] egoera jasanezina salatzeko eta, egun berean, Urtza Alkorta Arrizabalaga Ondarroako alkateak batzarra eskatu zion Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari egoeraren berri eman eta konponbidea bilatzen ahalegintzeko asmoz.

Atzo egin zuten lehenengo elkarretaratzea eta egunero kalera aterako direla adierazi dute, zehazki, 10:00etan batuko dira, atarian, 10 minutuz. Gaur [maiatzak 17] elkarretaratzeen bigarren egunean alkateak eta Irina Alkorta Bedialauneta alkateordeak parte hartu dute, udalaren inplikazioa erakutsi eta babesa eskaintzeko asmoz. “Gure babesa emateaz gain, gai honetan udala ere inplikatuta dagoela eta egoera hobetzen laguntzeko gure konpromisoa erakustera joan gara. Batzar bat eskatu diot Gotzone Sagardui sailburuari, egoera oso larria eta jasanezina delako. Konponbidea bilatu behar da”, azaldu du Alkortak.

Udalak egoera “kezkaz” bizi duela jakinarazi duela zehaztu du, herritarrek jasotzen duten zerbitzua “ez da behar modukoa” eta herritarren kexak geroz eta gehiago direla.  Horrez gain, Osasun Zentroko langileen egoera erdigunean ipin nahi izan dute: ” Osasun Zentroko profesionalen egoerak ere kezkatzen du udala, lan baldintzak ez baitira osasungintzako profesionalek izan behar dituztenak herritarrak behar moduan artatzeko. Horren erakusle, langileek beraiek egin duten salaketa Osasun Zentroan”.

Egoeraren aurrean langileak, herritarrak eta udala eskutik joatearen garrantzia azpimarratu du Alkortak: “Udala, langileak eta herritarrak eskutik joango gara Osakidetzari eta osasun sailari Ondarroan behar moduko zerbitzua eskaintzea eskatzeko. Zerbitzuaren kalitatea bermatu ahal izateko beharrezkoa da bai zerbitzua hobetzea eta bai profesionalen beharrizanak betetzea, lotuta doaz”.

Erlazionatutako edukiaOndarroako Osasun Zentroaren egoera “jasanezina” dela salatu dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.