70 txirrindularik parte hartu dute Berriatuko BTT martxan
Zapatuan [maiatzak 18] osatu zuten ibilbidea, giro “oso onean”.
Ia konturatu barik Urepel kirol taldeak, udalagaz elkarlanean, antolatzen duen Berriatuko BTT martxak 25 urte bete ditu. Zapatuan [maiatzak 18] egin zuten, hain zuzen ere, 25. ibilbidea. Bertan 70 txirrindularik parte hartu zuten, hau da, iaz baino 18 herritar gehiagok. Antolatzailek “oso pozik” agertu dira: “Beste urte bat, beste martxa bat, polita izan da, ederra. Atzo hasi ginelakoan eta 25 urte pasa dira jada”. 09:00etan atera ziren herriko plazatik eta bi ibilbide izan zituzten aukeran. Antolatzaileek parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.