2024/5/21

Mutrikuko herri triatloiko parte hartzaileak uretara dzanga egiten

219 triatleta batuko ditu zapatuan Mutrikuko Sprint Triatloiak

Bizikleta ibilbidean aldaketa esanguratsua egongo da aurten; korrikako ibilbideari dagokionez ere aldaketa txiki bat dago. Antolatzaileak pozik daude parte hartze datuarekin.

Aizkolari onak eta giro aparta

Gizonezkoetan, Larrañaga eta Ezpeleta sailkatu dira finalera. Emakumezketan, Ansorregi-Sorondo eta Arruti-Barrenetxea.

640 kiloko Euskal Herriko Txapelketa hasi dute

Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da zapatuan [maiatzak 25], 17:45ean, Azkoitin.

Hamasei traineru ariko dira 23.Mutrikuko Banderaren lehian

Mutriku Arraun Taldeak ez du parte hartuko, aurten ez baitu trainerurik atera. Zapatuan [maiatzak 25], 11:00etan emango diote hasiera lehenengo txandari.

Arriskuan dauden hizkuntzak erdigunean jarri ditu Aulestiko Udalak

Euskara ardatz hartuta kultur aniztasunaren astea burutuko da Aulestin, herrian erabiltzen diren hamabi hizkuntzei lekua emanez.

Ziortza-Bolibarko Udalak emakumezkoek pilota partidak antolatu ditu.

Emakumezkoen esku pilota, erdigunera

Domekan [maiatzak 26] binakako bi partida jokatuko dituzte eskualdeko nahiz inguruetako emakumezko pilotariek. Ziortza-Bolibarko Udalak euren aldeko apustua egin nahi izan du, ikuspegi feminista egunerokotasunean txertatzeko asmoz.

Eskualdeko hainbat udalek bat egin dute Osasun Sailburuari hainbat eskaera egiteko. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Eskualdeko hainbat udalek bat egin dute Osasun Sailburuagaz batzartzeko asmoz

Lekeitioko, Mendexako, Amorotoko, Gizaburuagako, Aulestiko eta Eako Udalek eskaera bateratuak landu dituzte, eta batzarra eskatuko dute Osasun Sailburuarekin. Helburua, Lekeitioko anbulatorioko zerbitzua, gutxienez, pandemia aurreko egoerara itzultzea izango da.

Kitto Merkatari Elkarteak eta Lekeitioko Udalak hitzarmena berritu dute. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Kitto Merkatari Elkarteak eta Lekeitioko Udalak hitzarmena berritu dute

2024rako hitzarmena sinatu dute, herrian "hobeto bizitzeko" helburuagaz.

mendi bizikleta martxa Berriatua

70 txirrindularik parte hartu dute Berriatuko BTT martxan

Zapatuan [maiatzak 18] osatu zuten ibilbidea, giro “oso onean”.

Berriatuko San Gregorio txapelketako finala

Goi mailako finalak eman ditu Berriatuko San Gregorio Txapelketak

Domekan [maiatzak 19] jokatu zituzten maila desberdinetako azken partidak.

Gehiago