Beti Jai elkarteak 1939an jaiotakoak omenduko ditu
Omenaldia zapatuan [maiatzak 25] egingo dute.
Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteko kideek urteroko hitzordu garrantzitsua edukiko dute zapatuan [maiatzak 25]. Izan ere, aurten 85 urte betetzen dituzten elkarteko bazkideak omenduko dituzteko, hau da, 1939an jaiotakoak omenduko dituzte; iaz, esaterako, hamar izan ziren omendu zituzten herritarrak.
Horretarako, 12:00etan elkartuko dira bazkide denak Mertzeko Elizan, meza entzuteko. Jarraian, eguneko une hunkigarriena helduko da. Aurresku bategaz omenduko dituzte denak, eta ohi bezala, aurtengoan ere opari sorta bat jasoko dute. Egunari amaiera, berriz, Beti Jai elkartean emango diete. Kopau eder bat eskainiko diete omenduei nahiz bazkideei.