Ondarroako Gaztetxearen 13+21. urteurrena ospatuko dute asteburuan
Hilabete osoko egitaraua antolatu du Ondarroako Gaztetxeak eta asteburuan emango diote amaiera urteurrenari.
Asteburu biribila egongo da oraingoan Ondarroan, gaztetxearen 13+21. urteurrena ospatzeko. Ondarroako Gazte Asanbladak hilabete osoko egitaraua antolatu ondoren, asteburu honetan emango diote amaiera domekako (maiatzak 26) kontzertuekin. Forma desberdina hartu du aurten egitarauak, zapatuan [maiatzak 25] Txirrimorraski ODLTren urteurrena delako.
Urtero lez, Berriatura karropoteoareki eman zioten hasiera hilabeteari maiatzaren 10ean. Ondarroako gaztetxetik hasi eta musika lagun dutela joaten dira urtero Berriatuko jaietara. Hurrengo astean, maiatzaren 18an, Antxoa Eguna aprobetxatuz, gaztetxea ireki zuten Gazte Asanbladako kideek.
Egitarauari amaiera emateko, barikuan [maiatzak 24] eta domekan [maiatzak 26] egongo da gaztetxeko egitarauaz gozatzeko aukera. Barikuan zinea egongo da, janari eta guzti, 21:00etan. Domekan, 12:00etan Betepaetako kontzertuekin hasiko da eguna, hiri talde oholtzaratuko dira, tartean, Beñat Bidegain ondarrutarrak duela lau urte abiatutako proiektu pertsonala: Mahal kobat. Moxal eta Jai/Egun taldeak osatuko dute domekako hirukotea. Ondoren, bazkaria egingo dute eta izena emateko epea zabalik dago barikurarte [maiatzak 24].
EGITARAUA
Barikua, maiatzak 24.
- 21.00. Zinea eta janaria.
Domeka, maiatzak 26.
- 12.00. Betepaeta: Moxal, Mahal Kobat eta Jai/Egun.
- Gero. Bazkaria.