Augustin Zubikarai ipuin rallyaren sariak banatu dituzte
Ondarroako Udalak herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatutako hamabigarren Augustin Zubikarai ipuin Rallyko sari banaketa egin zuten barikuan [maiatzak 24] Kofradia Zaharrean. Euskara eta literatura sustatzeko asmoz antolatu ohi dute ekimena eta, aurten ere, Ana Urkiza eta Leire Bilbao ondarrutarrek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu saridunak.
Lanen maila altua nabarmendu dute epaimahaikideek eta, batik bat, irudimena, sormena, ortografia, ortotipografia eta antolakuntzatik emandako esaldia ipuinean nola txertatu duten izan dira kontutan hartutako irizpideetaak. Sari banaketan Urtza Alkorta Arrizabalaga alkatea, Irina Alkorta alkateordea eta Esti Arruti zinegotziak parte hartu zuten. Alkortak ikasleen artean egondako maila nabarmendu zuen eta ikasleak idazten, eta batez ere, irakurtzen jarraitzera animatu zituen: “Gaur ere erakutsi duzue zelako maila dagoen herrian. Jarraitu euskaraz sortzen. Zorionak irabazleoi eta gainontzeko ikasleoi, lan ikaragarria egin duzue eta!”.
LH5 eta LH6
- Izaga Ituarte Elordi, Jon eta bere ametsa.
- June Solupe Arakistain, Mundu arraroa.
- Laia Solabarrieta Arrizabalaga eta Paule Zenarrutzabeitia Guirado, Euri magikoa.
- Garazi Perez Akarregi, Arrakastaren lagunak.
- Nahia Epelde Borges, Urizaharren beti poza.
DBH1 eta DBH 2
- Beñat Urriolabeitia Egiguren, Pokerreko kartaren misterioa.
- Lur Horta Solabarrieta, Ez nekien.
- June Urresti Iglesias eta June Atxurra Badiola, Ametsak egia bihurtzen.
- Gorka Martinez de Azagra Martinez de Luco, Lehen “nobel”-a ezintasunarekin.
- Arane Gonzalez Atxurra Leni, nire bihotzean gordeta.
DBH3 eta DBH4
- Leire Ojeda Solorzano eta Eneko Bilbao Etxebarria Los Angeleseko gaua.
- Ander Badiola Alzibar eta Aiza Gandarias Solabarrieta Lulu iragarlearen karta-jokoa.
- Nerea Laka Belaustegi eta Enara Perez Akarregi Soluzioa.
- Olatz Naberan Gartzia eta Alazne Muñoz Ruano Texas Hold’em amainatua.
- Ane Martinez de Luco Frias Hiru-lau sentimendu.