Gizaburuagako Udalak HITZA sostengatzen jarraituko du
Gizaburuagako Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak lau urteko indarraldia izango duen hitzarmena sinatu dute.
Gizaburuagako Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HitzakĀ lau urteko hitzarmena sinatu dute. Modu horretan, Gizaburuagako Udalak HITZA babesteko konpromisoagaz jarraituko du, eta hain zuzen ere, biztanleko hiru euroko laguntza ematen jarraituko du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.