Paul Etxebarrieta: "Aukeratu ditudan argazkiak oso bereziak dira niretzat"
Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Etxebarrietak Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.
“Badator laugarren argitalpenaren eguna. Oraingo honetan bost argazki partekatuko ditut, eta aukeratu ditudan argazkiak oso bereziak dira niretzat; horietatik bat 2023ko THE NATURE CONSERVANCY CONSTEST lehiaketara aurkeztu zen; hau mundu mailako lehiaketa da”,
diosku Paul Etxebarrietak. “Aspis Sugegorria (Vibora Aspid) du izena argazkiak, eta sorta honetan ikus dezakezuen azkenengoko argazkia da”.
Beste alde batetik, “argazki baten, perretxiko txikitxoa ere jarri nahi izan dut neure eskuaren alboan ikusleek perretxikoaren benetako neurriak ikusteko eta konparatzeko”, azaldu du Etxebarrietak.