230 lagun batu ditu Arnoko XVIII. Mendi ibilaldiak
Ibilbidearen formatua mantenduz domekan [ekainak 2] egin zuten Mutrikun Arnoko Mendi Ibilaldia, Burumendi mendizale elkarteak antolatuta.
Domekan [ekainak 2] egin zuten Mutrikun Arnoko Mendi ibilaldia eta guztira 230 lagun inguruk parte hartu zuten. Gutxi gorabehera, 150 lagunek burutu zuten 22 kilometroko ibilbidea eta beste 80 pertsonek 7 kilometrokoa, haurrentzako prestatuta zegoena hain zuzen. Antolatzaileek balorazio ona egin dute: “Iazko kopurua mantendu da gutxi gorabehera eta antolakuntzatik balorazio ona egin dugu. Inguruko jendea etortzen da normalean, egutegian gordeta daukagun egun bat da”.