Medikua eta erizaina lortzeko borrokagaz, aurrera
Ziortza-Bolibarko herritarrak Markina-Xemeingo anbulatorio aurrean elkartu dira gaur [ekainak 6] eguerdian. Hurrengo hitzordua ekainaren 22an ipini dute.
Ziortza-bolibartarrek mediku eta erizain zerbitzua berrezartzeko eskaeragaz jarraitzen dute. Hain zuzen ere, gaur [ekainak 6] eguerdian elkartu dira herritarrak Markina-Xemeingo anbulatorio aurrean, Ziortza-Bolibarren mediku erizain zerbitzua orain!!! lelopean.
Azaldu dutenez, oraindik ez dute Osaskidetzaren inolako erantzunik jaso. Egoerak hala jarraitzen badu, lanean dabilen talde motorrak Arartekora jotzeko aukera aztertuko du. Gaur gaurkoz, beste hitzordu bat ipini dute: herriko jaietan elkartuko dira. Ekainaren 22an, 14:00etan, herri argazkia aterako dute plazan.