Ondarru Igeri Taldeko hiru kide, Bizkaiko Selekzioarekin
Ondarru Igeri Taldeko Dylan Akarregik, Elaia Mujikak eta Naroa Osak Gipuzkoako VII. open sarian parte hartu zuten pasa den asteburuan [ekainak 1].
Gipuzkoako VII. open sarian parte hartu dute Ondarru Igeri Taldeko Dylan Akarregi, Elaia Mujika eta Naroa Osak, Espainiako Igeriketa Federazioak antolatutako igeriketa inklusiboko zirkuitu nazionalean. Donostiako Paco Yoldi igerilekuan ospatu da lehiaketa. Ondarroako igerilariek Bizkaiko selekzioarekin parte hartu dute eta ondorengoak izan dira burutu dituzten probak: Dylan Akarregi: 50, 100 eta 200 bizkar estiloan. Elaia Mujika: 50 eta 100 krol eta bizkar estiloetan. Naroa Osa: 50,100 eta 200 bizkar estiloan.