Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ezusteko barik: Bermeo-Urdaibai eta Arraun Lagunak, garaile

Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldunek irabazi dute Euskadiko Traineru Txapelketa: Bermeo-Urdaibai eta Arraun Lagunak gailendu dira, hurrenez hurren, gizonezkoen eta emakumezkoen estropadetan. Isuntza podiumaren atarian geratu da gizonezkoen lehian; Ondarroak sailkapenean urrunago amaitu du bi probetan.

Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Alex Uriarte Atxikallende
Lekeitio,Ondarroa
2024/06/10

Haize eta itsas baldintza gogorrekin lehiatu zuten domekan [ekainak 9] Euskadiko Traineru Txapelketa, Donostiako Kontxan. Bizkaiko txapeldun Bermeo-Urdaibaik eta Gipuzkoako txapeldun Arraun Lagunak-ek, gizonekoen eta emakumezkoen estropadetan, ez zieten beste parte hartzaileei inongo aukerarik laga, eta Euskadiko Txapelketa merezimendu osoz poltsikoratu zuten. Ipar-mendebaleko haizeteak ezin izan zuen hautagi nagusi biekin, ezta olatuek ere. Bermeotarrek Euskadiko bederatzigarren bandera eskuratu zuten, eta hirugarrena jarraian; Arraun Lagunak-ek, ostera, bere ibilbideko hirugarrena.

Lau kale prest eduki arren, gizonezkoek horietako bi besterik ez zituzten erabili: hirugarrena eta laugarrena. Erlojupeko saioaren lehen erdian Donostiarra nagusi agertu zen, eskifaiako aurrekalariak bere arraun apurtu arte; orduan, denbora baliotsua galdu zuen. Aukera ondo probestu zuten aurkariek, batez ere, lekittarra-k; lehen txandan nagusitu zen Isuntza, Pasai Donibaneren aurretik. Hain zuzen, 24.51ko denbora behar izan zuten lekeitiarrek.

Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.

Gorka Aranberri: “Itsasoa agresibo dagoenean, berdindu egin behar da agresibitatea; burua gogortu dugu”

Ohorezko txanda gorabehera gutxiagokoa izan zen. Bermeo-Urdaibai eta Zierbena maila aldetik parekatuta ibili ziren hasieran, baina estropadaren bigarren zatian bermeotarrek koska bat igo zuten neurketaren maila. Lau luzeak 23.38,99ko denboragaz egin zituzten, eta galipoek minutu erdi gehiago behar izan zuten. Minutu pasako aldea atera zioten, gainera, Hondarribiari. Isuntzari dagokionez, podiumetik hiru segundotara helmugaratu zen: laugarrena, 01.12ra. Ondarroak 01.47 utzi zuen helmugan. Gorka Aranberri Bermeo-Urdaibaiko patroiak “olatuak zuzen hartzea” giltzarri izan zela nabarmendu zuten, norgehiagoka amaitu berritan: “Itsasoa agresibo dagoenean, berdindu egin behar da agresibitatea; burua gogortu dugu”.

Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.

Arraun Lagunak, nahieran.
Itsasbeherak ez zituen Kontxako olatuak apaldu, eta emakumekoen, bi kaletan barik, bakarrean egin zuten luze biko eta ziaboga bateko estropada. Arraun Lagunak irteera hartzen azkenak izan ziren, baina nagusitasun osoa erakusten lehenengoak eta bakarrak. Arraun bi hondatuta ere, ez zuten aurkaririk izan uretan, 14.25,49ko denboran burutu zuten proba, Oriori ia minutu erdia aterata. Ondarroa seigarrena izan zen, garaileengandik 01.51ra.

Ondarroak hamar segundoko zigorra jaso zuen, beste traineru batzuekin batera

Bai ondarrutarrek, bai Oriok zein Tolosaldeak, gainera, hamar segundoko zigorra jaso zuten, behar baino aurrerako hastearren; izan ere, itsasoaren egoerak zaildu egin zuten traineru geldirik mantentzea. Hain zuzen, Kaiku kanporatu egin zuten epaileek, estropada zegokion lekuan ez amaitzeagatik; azken balizatik aldendu egin ziren mirotzak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.