Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gipuzkoar traineruak, Lekeitioko galarrenari aurre egiten trebeenak

Zarautz gailendu da Lekeitioko Ikurriñan, gizonezkoen estropadan; emakumezkoen artean, XXX izan da bizkorrena. Itsas eta eguraldi baldintzak gako izan dira estropadan.

Zarauztar lantaldea, garaile. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Alex Uriarte Atxikallende
Lekeitio
2024/06/10

Euskadiko Traineru Txapelketaz gain, zapatuan [ekainak 8], Lekeitioko Ikurriña lehiatu zuten, toki berberean Bizkaiko Txapelketa jokatu eta astebetera. Gizonezkoen XLV. ekitaldia egin zuten, eta emakumezkoen XIII. aldia. Itsas baldintzak giltzarri izan ziren estropadetan, eta emaitzei bete-betean eragin zieten. Iazko garaile Bermeo-Urdaibai hautagai nagusia izanagatik ere, baldintza horien artean ezustekoa eman zuena Zarautz izan zen, gizonezkoen lehian. Zarauztarrek 20.51n gelditu zute denbora. Bigarren eta hirugarren postuei dagokienez, borrka handia egon zen Portugaleteren eta Santurtziren artean. Nerbioiren ezkerraldeko klub biak segundo biren tartean helmugaratu ziren: Portugalete, bigarren, 21.16ko denboragaz; Santurtzi, hirugarren, lanak 21.18an burutu ondoren.

Zarauztarrak, Lekeitioko Ikurriñagaz. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.

Podiumaren atarian geratu zen Bou Bizkaia-ko eskifaia, laugarren, 21.22koagaz. Mundakako eta Elantxobeko arraun elkarteek osatutako Busturialdeak, 22.03koa denbora eginda, sailkapeneko 12. postua lortu zuen; etxeko talde Isuntza, ostera, 15. postuan helmugaratu zen, 22.11koagaz.

Emakumezkoen estropadako protagonista biak, lehia betean. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.

Garaipena, segundo baten tartean.
Emaumezkoen bandera zeinek lortuko, borroka izugarria egon zen Hondarribiaren eta Zumaiaren artean. Lehenengoak nagusitu ziren, itsas baldintzei aurre eginez; 11.17ko denboragaz lortu zuten garaipena. Segundo bakarragatik hartu zion aurrea Hondarribiak Zumaiko eskifaiari. Podiuma, 11.32koagaz, Hibaikak osatu zuen. Ondarroa AE ohorezko postuetatik urrun sailkatu zen: seigarren, 11.45eko denboragaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.