Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Giro polita" egon da Ziortza-Bolibarko baserritarren azokan

Bertoko nahiz inguruko ekoizle batzuek produktu guztiak saldu dituzte; beste batzuek, aldiz, salmenta "nahikotxo" egin dituzte.

Unzalu Salterain EHNEko kidea Ziortza-Bolibarren. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.
Garaia Pagola Urriza
Ziortza-Bolibar
2024/06/10

Baserritarren azokan elkartu ziren ziortza-bolibartarrak zapatuan [ekainak 8]. Ingurumenaren Nazioarteko Eguna joan den eguaztenean [ekainak5] izan zela aitzakiatzat hartuta, hainbat ekintza antolatu zituen Ziortza-Bolibarko Udalak, Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren, Lea-Artibaiko Landa Garapen elkartearen eta herriko taldeen laguntzagaz.

11:00etan eman zieten hasiera egunari Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) sindikatuko Unzalu Salterainen hitzaldiagaz: “Hamabost lagun inguru egon ziren hitzaldian, eta jendeak oso ondo baloratu zuen. Datu berri pilo bat eman zituen Unzaluk, eta elikaduraren munduan Euskal Herrian zelan dagoen oso ondo azaldu zigun”. Hitzaldiagaz batera, EHNEko materiala banatu zuen Salterainek.

Aldi berean zabaldu zuten azoka ere, baserritarren eta bertoko ekoizleek sei postugaz: “Giro polita egon zen. Postu batzuek eroandako dena gastatu zuten, eta beste batzuek ere nahikotxo saldu zutela esan ziguten”. Gainera, Tantai baso jabeen kooperatibak postu bat ipini zuen herritarrei informazioa eman eta aholkularitza emateko, eta baita Lea-Artibai Amankomunazgoak ere; azken horiek konposta banatzen aritu ziren.

Antolatzaileak erantzunarekin “pozik” geratu badira ere, kezka zuten Etxebarriko Ganadu Azoka ere egun berean zelako: “Hala ere, ondo atera zen. Urtero nahiko genuke egin, baina ikusiko dugu ea posible den. Printzipioz hori da apustua, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatzea azoka, eta ahal bada Etxebarrikoarekin koinziditu gabe, apur bat osagarri izateko”. Zapatukoa euririk barik egin ahal bazuten ere, domekan egiteko zuten erreka garbiketa ezin izan zuten egin; aurrerago ipiniko dute beste data bat.

Baserritarren azoka, Ziortza-Bolibarren. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.

Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.