Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeinerako garraioa eta errepidea konpontzea eskatu dute aulestiarrek

Herri batzarra egin zuten barikuan [ekainak 7] Aulestin, Aulestiko Herri Lagunkoiak deituta. Markina-Xemeinerako garraioa eta eta errepidea konpontzea eskatzeko lan taldea sortu zuten.

Argazkia: Aulestiko Herri Lagunkoia.
Garazi Burgoa Aldarondo
Aulesti
2024/06/10

Zortzi kilometrok banatzen dituzte Aulesti eta Markina-Xemein baina ez da erraza batetik bestera egin beharreko ibilbidea. Ikasketak burutzera edo zerbitzu desberdinak jasotzera Markina-Xemeinera joan beharra daukate aulestiarrek. “Artibai guztiarekin lotzeko ere Markina-Xemein da abiapuntua, baita Durangaldearekin konektatzeko ere, eskualdeko erdigune bihurtu da”. Beraz, guzti hori kontuan izanda, Aulesti eta Markina-Xemein lotuko dituen garraio zerbitzua ezartzearen “beharrezkotasuna” azpimarratu dute aulestiarrek.

“Aulestiarrok Markina-Xemeinera joateko daukagun aukera bakarra auto partikularrez joatea da, baina kontuan hartu behar da errepidea oso estua dela: ez dauka erdiko markarik, ezta ere bazterbiderik”. Hamabi urtetik gorako gazteak eta lanera doazen beste hainbeste aulestiarrek egunero bide hori hartu behar dutela ere aipatu dute, beraz, errepidearen erabiltzaileen segurtasunerako BI-3448 errepidea zabaltzea ezinbestekotzat jo dute.

Hainbat urtez herritarrei kezka eragin dien gaiari kolpe egin eta lan talde bat sortu zuten ekainaren 7an burutu zen herri batzarrean. “Lan talde horrek aldarrikapenak kalera ateratzeko plangintza egingo du eta herritarrak kalera ateratzeko ekintzak proposatuko ditu”. Markina-Xemeingo eta inguruetako herritarren babesa lortzea ere espero dutela azaldu dute aulestiarrek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.