Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hirugarren postua lortu du Mutrikuk gizonezkoen 640 kiloko sokatira txapelketan

Datorren zapatuan [ekainak 15] hasiko da emakumezkoen 540 eta 500 kiloko txapelketa Martiartun.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2024/06/11

Aramaion izan zen zapatuan [ekainak 8] Euskal Herriko lur gaineko 640 kiloko Sokatira Txapelketako hirugarren jardunaldia, beraz, finala, eta Mutriku Sokatira Taldeko gizonezkoen taldeak hirugarren postua eskuratu zuen, 14,5 punturekin.

Zazpi taldek parte hartu zuten zapatuko finalean: Gaztedi A, Goiherri, Akelarre, Gaztedi B, San Jeronimo, Saturraran eta Mutriku. Eguraldi txarra aurreikusten zen arren aguantatu zuen eta ikusle asko bertaratu ziren. Lurra maldatsua eta gogorra zegoenez, hasierako tiraldiak motzak izan ziren eta nahiko azkar joan ziren baina tiraldi ederrak ere ikusteko aukera paregabea izan zuten hurbildu zirenek.

Azkenengo tiraldia Gohierri eta Gaztedi A taldeei egokitu zitzaien eta “ikusgarria” izan zela aipatu dute bertaratuek. Horrez gain, Saturraran eta San Jeronimoren arteko tiraldia ere polita eta lehiatua izan zen. Sailkapenari dagokionez, Gaztedi A izan zen lehena 20 punturekin eta Gohierri, jarraian, 19 punturekin. 14,5 punturekin hirugarren postua lortu zuen Mutrikuk. Akelarre laugarrena 12 punturekin, Gaztedi B hurrengoa 8,5 punturekin. San Jeronimo seigarren postuan gelditu zen 8 punturekin eta Saturraran zazpigarren 3 punturekin.

1979. urtean Aramaiotik Munduko Sokatira txapelketara Suediara joan zen taldeari eskainitako omenaldiarekin eman zioten amaiera txapelketari. Hurrengo zapatuan [ekainak 15] hasiko da emakumezkoen 540 eta 500 kiloko txapelketa, arratsaldeko 18:00etan Martiartun.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.