Gaur [ekainak 11] aurkeztu dute zapatuan hasi eta uztailaren 16ra arte luzatuko den txapelketa. Sarrerak eta bonoak salgai daude.
Hezkuntza Sailak Samiela ikastetxera bideratu du Goizeko Izarra Ikastolan matrikulatuta zegoen haurra, Mutrikuko Saturraran Guraso Elkarteak ikaslea familiak aukeratutako ikastetxean gelditzea eskatu du.
Lekeitioko, Mendexako, Amorotoko, Eako, Gizaburuagako eta Aulestiko Udaleko ordezkariak batzartuko dira Osasun sailburuagaz. Eskaerak lortu arte lanean jarraituko dutela adierazi dute.
Lehenengo aldiz antolatu dute aulestiarrek balkoi eta leihoetako lore lehiaketa eta San Joan jaietan egingo da sari banaketa.
Lekeitioko Tximista Atletismo taldeak hirugarren postua lortu du; Lea-Artibaiko hainbat atleta dabiltzan Durango Kirol Taldeak, berriz, txapela eskuratu du.
Datorren zapatuan [ekainak 15] hasiko da emakumezkoen 540 eta 500 kiloko txapelketa Martiartun.
Zapatuan [ekanak 8] hasi eta atzo [ekainak 10] amaitu zituzten jaiak; eguraldia lagun izan ez arren, jendea "animoso" ibili da. Tortilla txapelketa Unai eta Mikel Gabiolak irabazi dute.