Lekeitioko aparkaleku sisteman ispastertarrak kontuan izatea eskertu dute
Ispasterko Udala osatzen duen udal taldeak publikoki eskertu nahi izan du Lekeitioko udako aparkaleku sistema berrian ispastertarren beharrizanak kontuan izatea. Lekeitiok aparkaleku sistema berria jarri du martxan eta ispastertarrek lekeitiarren baldintza berdinetan aparkatu ahalko dute, “Lekeitiarrek Ispasterrera datozenean egiten duten bezala”. Hain zuzen ere, nabarmendu dute herritarrak arrazoi asko eta desberdinengatik urte guztian zehar Lekeitiora joaten direla: “bai beharrizanengatik (erosketak egitera, osasun larrialdietara…) eta baita ohituragatik ere”.