Ondarroako herritarrek Osakidetzaren egoera salatzeko mobilizazioa deitu dute
Eguenean izango da manifestazioa [ekainak 13] 18:30ean, 'SOS Ondarruko Anbulatoixu' lemapean.
Ondarroako osasun etxearen egoera larria eta jasanezina dela salatu eta konponbideak eskatzeko mobilizazioa deitu dute Ondarroako herritarrek, eguenean, Alamedatik hasi eta Alde Zaharrera arte, arratsaldeko 18:30ean.
Osakidetzaren egoera orokorraren barruan kokatzen dute Ondarroako osasun etxearena, Ondarroan zein Lea-Artibai eskualdeko herrietan ere egoera “jasangaitza” baita. “Egoera orokortu honen atzeko kudeaketa txarra salatu nahi dugu, horren ondorioa baita Ondarroan eta inguruko herrietan daukagun egoera”.
Familiako mediku falta salatzeaz gain, pediatria zerbitzuan ere jarri nahi izan dute arreta herritarrek:”Familiako medikuak faltatzeaz gain, bi urte daramatzagu pediatrarik gabe, edo bueno, pediatria zerbitzua behar bezala bete gabe”. Erreferentziazko mediku bat horrenbeste denboran ez izateak ondorio larriak dituela aipatu dute eta osasun sistemak ezin dituela eman beharko lituzken zerbitzuak eskaini.”Horregatik, osasun arduradunei, kasu honetan Osasun Kontseilariari, konponbideak eskatu nahi dizkiogu”.
Hau guztia salatu eta konponbideak ahal bezain lasterren heltzeko, mobilizaziorako deia zabaldu dute: “Herritar guztion ardura da eta mobilizatu beharra dago. Horregatik, dei egiten dizuegu ekainaren 13an, 18:30ean antolatu dugun mobilizaziora”.