Martxan da Etxebarriko film laburren IX. lehiaketa
Lanak uztailaren 8tik 19ra entregatu beharko dira.
Etxebarriko film laburren lehiaketaren bederatzigarren aldia egingo dute aurten. Aurten film laburrean azaldu beharreko hiru elementu egongo dira: kolore horia, erlojua eta ura. Azaldu dutenez, lan guztiek euskaraz izan beharko dute. Era berean, hiru eta hamar minutu artean iraun beharko dute lanek, eta formatua 1920 x 1080 (Full HD) izan beharko da.
Lanak entregatzeko epea uztailaren 8an irekiko dute, eta 19an berriz, itxi; film laburrak USB memoria batean entregatu beharko dira. Jakinarazi dutenez, film laburraren hiru alde ezberdin baloratuko dituzte: originaltasuna, barregarritasuna eta egokitasun teknikoa.