Mutriku Sokatira Taldea lehen aldiz emakumezkoen 540 kiloko ligan
Martiartun ospatu ziren emakumezkoen 540 kiloko eta gizonezkoen 600 kiloko lurreko sokatira jardunaldiak. Leioan izango dira ekainaren 22an [zapatua] txapelketako bigarrenak.
Asteburu honetan ospatu dituzte Martiartun gizonezkoen 600 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko lurreko sokatira jardunaldiak. Zapatuan [ekainak 15] 18:00etan.
Mutriku taldekoek lehengoko aldiz lehiatu zuten emakumezkoen 540 kiloko kategorian eta hirugarren postua lortu zuten 2 punturekin. “Oso giro polita egon zen txapelketan eta pozik atera ginen bertatik. Lehenengo txapelketa izan da eta bi tiraldi irabazi genituen”. Gaztedi A izan zen irabazlea 4 punturekin eta Gohierri bigarrena, puntu bi punturekin. Hirugarren Mutriku eta laugarren Akelarre, azken hirurak bi punturekin.
Gizonezkoen 600 kiloko kategoriari dagokionez, Gohierri geratu zen sailkapenean lehengoko postuan 4,5 punturekin, jarraian Gaztedi puntu berdinekin. Akelarre izan zen hirugarrena 3 punturekin eta Mutriku laugarrena 2 punturekin. San Geronimo bosgarren postuan gelditu zen puntu bakarrarekin.
Hurrengo jardunaldiak ekainaren 22an izango dira, Leioan, arratsaldeko 18:00etan.