Mutrikuko Anaiarte Biltokiaren eguna ospatu dute
170 bazkide batu ziren zapatuan [ekainak 15] Mutrikuko Muruaitz frontoian, Anaiarte Biltokiaren eguna ospatzeko.
Anaiarte Biltokiaren eguna ospatu zuten zapatuan [ekainak 15] Mutrikuko Muruaitz frontoian. Bazkideen bazkariarekin eman zioten hasiera egunari eta ondoren, jai giro “aparta” izan zutela azpimarratu dute biltokiko partaideek.
170 lagun batu ziren bazkarian eta bertan, Anaiarte abesbatza omendu zuten, “aurten 25 urte betetzen ditu eta omenaldi bat egin nahi genien. Horrez gain, hamahiru urtean zehar irakasle eta zuzendari lanetan ibili den Roberto Bergara ere omendu genuen”. Ekainak 29an izango du Anaiarte abesbatzak bere hurrengo kontzertua, 22:30ean Goiko Plazan.
Urtero bezala, bazkarira hurbildu ziren emakume eta gizonezko adinduenei lore sorta eta oroigarri bana oparitu zitzaien, “Mari Angeles Iriondok eta Benjamin Perezek jaso zuten oparia. Abesti, bertso eta dantzaz beteriko egun polita pasatu genuen, giro ederrean”.