Udan Karraspiora joateko autobusa egongo da Etxebarria eta Markina-Xemeindik
Autobuseko tiketak ekainaren 27a baino lehen erosi beharko dira.
Karraspioko hondartzara joateko autobus zerbitzua egongo da Markina-Xemeingo eta Etxebarriko Udalen eskutik. Zerbitzua uztailean eta abuztuan egongo da, eta guztira zortzi bidaia egingo ditu hilero. 15:30ean irtengo da Markina-Xemeindik, eta itzuli, berriz, 19:30ean. Erroldatuentzako zerbitzua izango da, eta toki mugatuak daude; tiketak ekainaren 27a baino lehen erosi beharko dira Markina-Xemeingo udaletxeko Berton bulegoan. Zerbitzua eskaini ahal izateko gutxienez 20 pertsonak eman beharko dute izena. 0 eta 2 urte bitarteko umeek doan bidaiatuko dute, eserlekurik okupatu barik; 2 eta 6 urte bitartekoek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta 6 urtetik gorakoek, 45 euro.