Ekainaren 28ra arte eman daiteke izena Karmen Jaietako herri bazkarian
Udaletxeko Berton bulegoan eman beharko da izena. Herritxourako, berriz, ekainaren 24an zabalduko dute epea.
Gero eta gertuago daude Markina-Xemeingo Karmen jaiak, eta gero eta gertuago dago, era berean, jaietako herri bazkaria ere. Uztailaren 13an goraino beteko dute Zelaia markina-xemeindarrek. Hala, izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 28ra arte. Udaletxeko Berton bulegoan eman beharko da izena, 2 euroren truke (txartelarekin ordaintzeko). Toki mugatuak direnez, denentzako tokia egon dadin eta dauden tokian aprobetxatu daitezen, parte-hartzaile kopuru erreala emateko eskatu du udalak. Bazkari osteko Herritxouan izena emateko epea, berriz, ekainaren 24an zabaldu eta uztailaren 4an itxiko dute.