Zaldupe Eskolako, Zubi Zahar Herri Ikastolako eta Ondarroa BHIko 2030 Agenda ordezkariek ikasturtean egindako ekimenak, hartutako konpromisoak eta aurrera begirako eskaerak helarazi dizkie Ondarroako Udalari.
Proposamen "anitz eta oparoagaz" dator Loraldiaren aurtengo jaialdia. Ekainaren 24tik 28ra bost artisten emanaldiak ikusteko aukera egongo da Lekeition. Sarrerak salgai daude.
Sabin Kortabitarte eta Karmele Legarra omendu ditu Aulestiko herriak, "gaur egungo Aulesti sortzeko bizitza osoan eginiko lanagatik".
Mendexako herritar guztiei luzatu die mural margoketan eta argazki erakusketan parte hartzeko gonbita Gure Eskuk. Domekan [ekainak 23] izango da hitzordua, 12:00etan.
Eguenean [ekainak 20] Udaberriko Soinuak emanaldia eskainiko du Tarine Musika Eskolak Berriatuan.
Karmen Jaien barruan egingo dute lehiaketa. Adin guztietakoek parte hartu dezakete; hainbat sari banatuko dituzte. Abuztuan eta irailean ikusgari egongo dira lanak Uhagonen.
Helduen mailako irabazlea Iñaki Aretxabaleta da, eta umeen mailakoa, Ainara Bereziartua. Kartel denak ikusgai daude udaletxeko sarreran.
Udaletxeko Berton bulegoan eman beharko da izena. Herritxourako, berriz, ekainaren 24an zabalduko dute epea.
Paskual Abaroa kaleko lanen ondorioz ermita ondoan egongo dira edukiontziak.
Bizkaiko Foru Aldundiak literatur sorkuntza eta irakurketa sustatzen ditu BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketagaz.