Lekeitioko Pietate kaleko edukiontziak tokiz aldatu dituzte
Paskual Abaroa kaleko lanen ondorioz ermita ondoan egongo dira edukiontziak.
Bi urteko geldialdiaren ostean joan den maiatzaren 31n hasi ziren berriro ere Lekeitioko Paskual Abaroa kaleko etxebizitzetako lanekin, Beitia Hotela egon zen lurretan. Paskual Abaroa kaleaz gain, Pietate kalea ere hartzen dute lanek, eta ondorioz, azken kale horretako beira eta landare olioen edukiontziak lekuz aldatu ditu Lekeitioko Udalak. Lanek iraun bitartean — bi urte — kale berean dagoen ermita ondoan egongo dira edukiontziak.