Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKultura

Uztailaren 14an egingo dute Markina-Xemeingo III. Margo Lehiaketa

Karmen Jaien barruan egingo dute lehiaketa. Adin guztietakoek parte hartu dezakete; hainbat sari banatuko dituzte. Abuztuan eta irailean ikusgari egongo dira lanak Uhagonen.

Azkenengoz 2022an egin zen Margo Lehiaketa. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/06/19

Arteari eta sorkuntza artistikoari “bultzada” emateko asmoz herriko kaleetan zehar margolarien lanak ikusi ahalko dira Karmen jaietan, uztailaren 14an, hain zuzen ere.

Uztailaren 14an goizean goizetik hasiko dute eguna margolariek: 09:00etatik 10:00etara udaletxean eman beharko da izena. Ostean, arratsaldera arte edukiko dute margolara egiteko. Teknika libreagaz, gaia Markina-Xemein izango da: paisaiak, inguruak, herriko txokoak, eraikinak, herritarrak… Margolanak egiteko materiala bakoitzaren gustura aukeratu badaiteke ere, mihisearen gutxieneko tamaina 50×70 zentimetrokoa izango da, eta gehienezko tamaina, berriz, 100×100 zentimetrokoa.

Lanak 16:00etatik 17:00etara aurkeztu beharko dira Uhagon kulturgunean, eta parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere, bi mihise egin ahalko ditu; aurkeztu, berriz, bakarra aurkeztuko dute lehiaketara, sinadura barik.

Denentzat zabalik. Edonork parte hartu ahalko du lehiaketan, eta hiru mailatan banatuta emango dituzte sariak. 0-12 urte bitarteko umeek marrazketarako materialak eskuratuko dituzte, 100 euroko balioa dituztenak, eta, 13-17 urte bitarteko gaztetxoek ere marrazketarako materialak eskuratuko dituzte, 200 euroko balioagaz. 18 urtetik gorako helduen mailan, berriz, hiru sari emango dituzte: irabazlearentzat, 800 euro; bigarrenarentzat, 600 euro, eta hirugarrenarentzat, 500 euro. Bestalde, Hemen Be Bai merkatarien elkarteak lehenengo markina-xemeindarraren lana sarituko du, 100 euroko erosketa bonoagaz.

Lanak, ikusgai. Antolatzaileek azaldu dutenez, epaimahaia pintura eta arte muduko kideek osatuko dute. Erabakia 19:00ak inguruan jakinaraziko dute; lanen kalitatea “behar bestekoa ez dela” erabakiz gero, udalak saririk ez emateko aukera dauka. Behin saridunak jakinarazita, lanak ikusteko aukera egongo da Uhagonen, abuztuan eta irailean. Gainera, saririk jaso ez duten lanak erosteko aukera egongo da, egileak hala erabakitzen badu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Euskal Herria, Bizkaia

Bi adingaberi sexu erasoak egiteagatik bilatzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Bilbon

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.