'Amez' liburua aztertuko dute
Goiatz Labandibarren 'Amez' obrari buruzko solasaldia dakar Munitibarko irakurle txokoak, uztailaren 19rako.
Munitibarko Euskera Batzordeak antolatuta, udalerriko irakurketa txokoa egingo dute uztailaren 19an. Uztaileko hitzorduan jorratuko duten obra Goiatz Labandibarren Amez izenekoa izango da. Lan horren inguruabarrez jardungo dute solasaldian, eta herritar guztiak parte hartzera deituak daude. Udal aretoan izango da, edukiera bete bitarteko doako sarreragaz, 19:00retan hasita. Gainera, interesdunek liburua udal liburutegian eskatzeko aukera dute jadanik.