Errei bat moztuta egongo da Berriatuan barikura arte
![Berriatua asfaltatze obrak](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2024/06/berriatua-obrak-1200x628.jpg)
Bizkaiko Foru Aldundia BI-633 errepidea asfaltatzen ari da, Berriatua erdigunean, eta horrenbestez errei bat itxita dago. 08:00etatik 19:00etara daude lanean. Lanak barikura arte [ekainak 28] luzatzea aurreikusten dute. Bitartean semaforoak jarri dituzte ibilgailuei pasabide alternatiboa emanez.