
72 autok eman dute izena, horietatik, 30 izango dira emakumezkoak: Euskal Herriko errekorra hautsi dute. Zapatuan [ekainak 29] 15:00etan irtengo da lehenengo autoa, Etxebarritik.

Ondarroako Udalak, Zatozte Ondarroako Dendari eta Ostalarien Elkartearekin eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen laguntzarekin aurrera eraman du ‘Euskaraz barra-barra’ egitasmoa.

Busturialdeko hondartza inguruetan egon dira gaur LABeko kideak, ostalaritzara bideratutako informazioa eskaintzen. Datorren astean egongo dira Lea-Artibai eskualdean.

Herri kiroletako proba desberdinak egon dira asteburuan eta goiko postuetan ibili da Mutrikuko Sokatira Taldea.

Egitarau biribila egongo da aurten ere Radixu Irratiak antolatu duen Ondarroako Zapato Azulean [ekainak 29].

09:30ean elkartuko dira Atxondo Kiroldegian.