Herri kiroletan goiko postuetan gelditu da Mutriku Sokatira Taldea
Herri kiroletako proba desberdinak egon dira asteburuan eta goiko postuetan ibili da Mutrikuko Sokatira Taldea.
Leioan ospatu ziren zapatuan [ekainak 22] lur gaineko sokatira jardunaldiak, Aulestin Euskadiko Orga Joko eta Lasto botatze txapelketa eta Aian, Gipuzkoako Ingude altxatze txapelketa, domekan [ekainak 23]. Goiko postuetan gelditu zen Mutriku Sokatira Taldea proba desberdinetan.
Lur gaineko 540 kiloko nesken sokatira jardunaldiei dagokienez, laugarren postuan gelditu zen Mutriku, puntu bakarrarekin. Gaztedik eskuratu zuen lehenengo postua lau punturekin, eta atzetik, hiru punturekin Gohierrik lortu zuen bigarrena. Akelarre taldea izan zen hirugarrena sailkapenean, bi punturekin. 600 kiloko jardunaldietan Gaztedi A izan zen lehenengoa sailkapenean, bost punturekin. Gohierri bigarren postuan gelditu zen lau punturekin, Akelarre hirugarrenean hiru punturekin. Mutrikuk laugarren postua lortu zuen bi punturekin eta San Geronimok bosgarrena puntu bakarrarekin.
Aian burutu zen Gipuzkoako Ingude Txapelketa eta lehenengo postua lortu zuen Jone Uriak, Zuriñe Padilla, bigarren postuan gelditu zen.
Euskadiko Orga Joko eta Lasto botatze txapelketa ere ospatu zen Aulestin. Orga Joko Txapelketari dagokionez bigarren postua lortu zuen Unai Goitiak aulestiarrak eta Euskadiko Lasto Botatze Txapelketan hirugarren postuan gelditu zen Mikel Agirre ondarrutarra.