Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Prest daude amorotarrak San Martin jaiei hasiera emateko

Uztailaren 3tik 7ra bitartean ospatuko dituzte San Martin jaiak Amoroton. Autobus zerbitzua egongo da eguaztenean [uztailak 3], barikuan [uztailak 5] eta zapatuan [uztailak 6].

Garazi Burgoa Aldarondo
Amoroto
2024/07/02

Betiko formatoagaz datoz aurten ere Amorotoko San Martin jaiak, hala ere, egitarau biribila antolatu du Amorotoko Jai Batzordeak uztailaren 3tik 7ra bitartean. Eguraldi onaren esperantzagaz inguruko herrietako jendea espero dute herritarrek, azken bi urtetan bezala. “Errespetuan oinarritutako espazioa sortzea da gure helburua eta gerturatuko diren guztiek jaietan gozatzea espero dugu”, aipatu dute antolatzaileek. 

Nahiz eta San Martin eguna uztailaren 4an izan, bihar [uztailak 3] emango diote hasiera jaiei Txan Txun Txunen igoerarekin eta txupinazoarekin eta trikitiaren doinuagaz, 22:30ean Gozategi taldeak hartuko du plaza, ondoren, Trikizio erromeria egongo da. 

San Martin egunean [uztailak 4] 11:30ean emango diote hasiera egunari, meza nagusiarekin eta ondoren, Arta-Nagusiren eskutik dantza emanaldia egongo da. Publiko zabalari bideratutako jaiak izanik, umeentzako jolasak egongo dira eta Zalbi izango da dinamizazioaz arduratuko dena. 20:00etan Tor Magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek plazan. 

Uztailaren 5ean [barikuan] nagusiagoak izango dira protagonistak eta bazkaria egingo dute, guztira 29 lagun inguru daude apuntatuta. Aurten ere, krono igoera antolatu du Jai Batzordeak, iaz berreskuratu zuten txirrindu lasterketa, 2019an egin zuten lehen aldiz eta pandemia tarteko, hurrengo urtean ezin izan zuten egin. 32 lagunek eman dute izena eta nahiz eta izena emateko epea ekainaren 30ean amaitu zen, apuntatu nahi duenak “arazorik gabe” izena eman dezakela azpimarratu dute antolatzaileek. Txirrindulariek 2,5 kilometroko eta %6,7ko bataz besteko igoerari egin beharko diote aurre. 

Kontzertuei dagokienez, bi gune desberdin egongo dira aurten ere. Alde batetik, frontoian musika eskaintza zabala egongo da eta kontzertuetara sartzeko sarrera ordaindu beharko da, 10 euroren truke bibe.me webgunean, uztailaren 5era arte, “saltzen ez diren sarrerak uztailaren 5ean salgai jarriko dira leihatilan. Argi ibili eta ez gelditu sarrera gabe!”. Beste aldetik, plazako kontzertuak egongo dira, hemen ere, “kalitatezko musika” entzuteko aukera egongo da. Katiko, Leihotikan eta Zeker taldeak izango dira barikuan frontoia girotuko dutenak, 22:30ean hasiko dira kontzertuak. Plazan, berriz, Gora Herria erromeria egongo da. 

Zapatuan [uztailak 6] kuadrillen arteko paella lehiaketa izango dute, 10 kuadrillak eman dute izena, guztira 250 lagunek. Beraz, horren ostean, bazkari herrikoian batuko dira herritarrak eta Iluntzean ere ez zaie planik faltako 20:00etan Elektrotxufla elektrotxarangak jarriko du plaza guztia kantuan eta dantzan eta 22:00etan kontzertuak hasiko dira. Andoni Ollokiegi igoko da oholtzara lehenengo eta Unidad Alavesa eta DJ Amataki eta Lagunak emango diote amaiera gauari. 

Uztailaren 7an [domeka] emango diote amaiera Amorotoko San Martin jaiei, mus eta briska txapelketekin. Mus txapelketan izena emateko 20 euro ordaindu beharko dira eta briska txapelketarako, 15 euro. 

Autobus zerbitzua. Jaietan zehar autobusak egongo dira Lekeitiotik Amorotora. Eguaztenean [uztailak 3] Lekeitiotik Amorotora 21:30ean eta 22:30ean eta Amorototik Lekeitiora, berriz, 04:00etan eta 06:30ean. Barikuan [uztailak 5] ere gau guztian zehar egongo da zerbitzua, 21:00etatik 07:00 arte, Lekeitio eta Amoroto bitartean. Lea-Artibaiko gainerako herrietatik Gababusa egongo da. Zapatuan [uztailak 6] eguazteneko ordutegi berdina izango du autobus zerbitzuak, Lekeitiotik Amorotora joateko autobusak 21:30ean eta 22:30ean izango dira, Amorototik Lekeitiora joateko, 04:00etan eta 06:30ean. 

 

 

EGITARAUA

  • Uztailak 3, eguaztena.
    • 20:00. Salbea.
    • 20:15. Txan Txun Txun-en igoera eta txupinazoa.
    • 22:30. Gozategi, plazan.
    • Ondoren. Trikizio erromeria.
    • Oharra. Autobusak Lekeitiotik Amorotora 21:30ean eta 22:30ean. Amorototik Lekeitiora, berriz, 04:00etan eta 06:30ean.
  • Uztailak 4, eguena. San Martin Eguna.
    • 11:30. Meza Nagusia.
    • Ondoren. Dantza ikuskizuna, Arta-Nagusiren eskutik.
    • 18:00. Umeentzako jolasak, Zalbiren eskutik.
    • 20:00. Tor Magoa, plazan.
  • Uztailak 5, barikua. 
    • 14:30. 3. adinekoen bazkaria.
    • 17:30. Krono igoera.
    • 22:30. Kontzertuak, frontoian: Kaotiko, Leihotikan eta Zeker. Sarrerak online erosi behar dira bibe.me web orrian, 10 euroren truke.
    • 02:30. Gora Herria erromeria, plazan.
    • Oharra. Autobusak egongo dira gaur guztian zehar, 21:00etatik 07:00ak arte, Lekeitio eta Amoroto bitartean. Lea-Artibaiko gainerako herrietatik, Gababusa.
  • Uztailak 6, zapatua.
    • 12:30. Kuadrillen arteko paella lehiaketa.
    • 14:30. Paellak aurkeztea.
    • 15:00. Kuadrillen bazkari herrikoia.
    • 17:30. Galdera jokoa.
    • 20:00. Elektrotxufa elektrotxaranga, plazan.
    • 22:00. Andoni Ollokiegi, plazan.
    • Ondoren. Unidad Alavesa.
    • Atzetik. DJ Amataki eta lagunak.
    • Oharra. Lekeitiotik Amorotora joateko autobusak 21:30ean eta 22:30ean izango dira. Amorototik Lekeitiora joateko autobusak 04:00etan eta 06:30ean izango dira.
  • Uztailak 7, domeka.
    • 17:00. Mus txapelketa, frontoian. Izen ematea: 20 euro bikoteko.
    • 17:30. Briska txapelketa, frontoian. Izen ematea: 15 euro bikoteko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.