Ia brontzezko domina esku artean izan arren, laugarren postua lortu dute Mutriku Sokatira Taldeko emakumeek
"Sentsazio onarekin" bueltatu zen Mutriku Sokatira Taldea herrira. Datorren asteburuan atsedena izango dute eta uztailaren 13an ospatuko dituzte hurrengo jardunaldiak, San Kristobalen.
Zapatuan [ekainak 29] ospatu ziren Lur gaineko sokatira jardunaldietako finalak Laukizen, 600 kilokoak gizonezkoetan eta 540 kilokoak emakumezkoetan. Emakumezkoetan laugarren postuan gelditu zen Mutriku, nahiz eta ia hirugarrena lortu zuen. Gizonezkoen mailan, Mutriku bosgarren postuan gelditu zen eta San Jeronimo berriz, seigarren postuan.
Emakumezkoen sailkapenari dagokionez, Gaztedi A izan zen lehen postuan gelditu zena, 12 punturekin eta Gohierri atzetik, 8 punturekin. Mutrikuk brontzezko domina ia esku artean izan bazuen ere, laugarren postuan gelditu zen azkenen 5 punturekin eta Akelarre laugarrenean puntu berdinekin. “Akelarrerekin berdinketa jokatu eta berriro berdindu genuen, baina azkenengo berdinketa haustean Akelarre gailendu zen, ia brontzezko domina ekarri genuen herrira.
Gizonezkoetan Gaztedi A gailendu zen 14 punturekin eta atzetik, bigarren postuan, Gohierri 13 punturekin. Akelarre izan zen hirugarrena, 9 punturekin eta Mutrikuk laugarren postua lortu zuen 6 punturekin. San Jeronimo azken postuan gelditu zen 3 punturekin.
Sentsazio politarekin bueltatu ziren taldeak Mutrikura zapatuan [ekainak 29]: “Lurra labainkorra zegoen arren, tiraldi gogorrak bezain ederrak ikusi genituen. Zapatu arratsalde polita izan zen eta lan polita egin genuen sentsazioarekin bueltatu ginen. Batez ere, nesken taldea”.
Uztailaren 13an burutuko dira Gizonezkoen 560 kiloko eta Emakumezkoen 500 kiloko jardunaldiak, San Kristobalen.