Markina-Xemeingo Udala Lea Artibai Ikastetxeko jokalekuko lurzorua aldatzen ari da
Lea-Artibai Ikastetxeko kantxako lurzorua kaltetuta dagoela eta, berau aldatzeko lanak martxan daude. Lurrak Hezkuntza Sailarenak direnez, Markina-Xemeingo Udalak hartu du lanak aurrera eroateko ardura eta erabakia, herritarren eskura dagoen tokia denez “arriskuak ekiditeko” asmoz. Lanek amaitzeko eperik ez duten arren, “laster” amaitzea espero dute udaleko ordezkariek. Jokalekuko zati bateko lurzorua aldatuko dute. Izan ere, esgoera eskasean egon da, eta konpontzeko eskaerak jaso dituzte.