Mikel Iriondo igerilari ondarrutarrak zilarrezko domina lortu du Europako Master Txapelketan
Europako master txapelketan bigarren postua lortu Mikel Iriondok, 1500 metroko proban. 3000 metroko proban berriz, sailkapenean laugarren gelditu da.
Zilarrezko dominarekin dator bueltan Mikel Iriondo igerilari ondarrutarra Serbiatik. Atzo [uztailak 4] izan zuen Europako master txapelketako 1500 metroko proba, ur irekian, eta bigarren postua lortu zuen 45-49 kategorian. Belgradoko Ada Lakr Ciganlija aintziran burutu zuen proba. Gaur [uztailak 5], bigarren proba lehiatu ondoren, laugarren postuan gelditu da, bigarren hau, 3000 metrokoa izan da eta “pozik” agertu da igerilaria.