Atxondo Kiroldegiko greben ondorioz diru itzulketak egingo dituzte
Eskaera orria bete beharko da uztailaren 31 baino lehen.
Markina-Xemeingo Atxondo Kiroldegiko greben ondorioz, eman ez diren zerbitzuen zati proportzionala jasotzeko aukera egongo da. Eskaera orria bere beharko da uztailaren 31 baino lehen, eta kirol instalazioetako harreretan entregatu beharko da. Eskaera orria email bidez bidali diete erabiltzaileei; hala ere, harreran bertan betetzeko aukera ere egongo da.
Eskabideak aztertu ostean, onartuak izan direnei abuztuan, irailean eta urrian egingo diete diruaren itzulketa. Bi aukera daude: dirua zuzenean jasotzeko edo etorkizuneko kuotetan amortizatzeko.