Emeki Koralaren kontzertuan "jende ugari" bildu da
Emeki Koralak kontzertua eskaini zuen atzo [uztailak 8] Mertzedeko elizan. Abeslariek "oso babestuta" sentitu direla adierazi dute.
Giroa gero eta beroago dago Markina-Xemeingo Karmen jaien atarian. Atzo [uztailak 9] Mertzedeko elizan “jende ugari” elkartu zen Emeki Koralaren kontzertua ikusteko. Gainera, herritarrak ez ezik, inguruko herrietatik ere ikusentzule asko joan ziren bertara. Yolanda Loiraren zuzendaritzapean euskarazko, latinezko eta gaztelaniazko abestiak abestu zituzten hamabi emakumek, eta “oso babestuta” sentitu zirela esan dute: “Jendeak gustura egon zela esan zigun. Gu oso babestuta sentitu ginen, txalo bero-beroak jaso genituen”.
Hala, euren helburuak beteta amaitu zuten kontzertua Emekikoek. Emakume musikarien lanak plazaratzea zen horietako bat, eta eurek nahiz bertaratzen zirenek gozatzea, bestea. Hori horrela, pozik geratu dira Karmen jaien aurreko kontzertuagaz.