Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

San Migel Futbol Zelaia erabili dezakete herritarrek irailera bitartean

Herritarrentzat erabilgarri jartzeko helburuagaz, Mutrikuko Udalak futbol zelaiko ateak irekiko ditu udan, 10:00etatik 21:00etara.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2024/07/16

San Migel Futbol Zelaian belar artifiziala jarri zutenetik izan du Mutrikuko Udalak udan futbol zelaiko ateak irekitzeko asmoa, eta aurten, martxan jarri du proposamena. Behin kirol jarduerak amaituta, herritarrentzako eskuragarri egongo da, 10:00etatik 21:00etara. “Futbol zelaia herriko ondarea den heinean, asteburu hontatik irailera arte herritarrentzat erabilgarri egongo da”.

Mutrikuko Udaletik hainbat xehetasun eman dituzte futbol zelaiaren erabilpenaren inguruan, “guztion artean zaindu behar dugu eta erabilpen txarra emanez gero, ateak ixtera behartuta egongo ginateke”. Horrez gain, herritarrek lehentasuna izango dute eta herriko kirol elkarteek entranamendu saioak hasten dituztenean, ordutegi berriak finkatuko dira. Herriko Eskola Kirol egiturak eta Txantxangorri Aisialdi taldeak ere lehentasuna izango dute goizean dituzten udalekuetan.

Debekatuta dauden jarduerei dagokienez, udaletik hainbat zertzelada eman dituzte: “Debekatuta dago futbol zelaian jan edo edatea, baita erretzea. Horrez gain, ezin dira bizikleta, patinak, umeen aulki edo bestelako edozein gailu erabili”. Kanpoko taldeek debekatuta izango dute entrenamendu saioak egitea eta futbol zelai osoa ezingo da hartu, “herriko kuadrillek edo lagun taldeek futbol 8ko zelaiak erabili beharko dituzte, inoiz ez zelai osoa, udalaren baimen berezia beharko da horretarako”. Futbol zelaiaz gain, goiko komunak ere irekita egongo dira.

Mutrikuko Udaletik araudia errespetatzea eskatu dute, “araudia errespetatzen ez duena futbol zelaitik kanporatua izango da. Norbaitek futbol zelaiaren erabilpen okerren bat ikusiz gero, jakinarazi udaltzainei, 679162500 telefonora deituta”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.