Lehiaketaren oinarriak ez betetzeagatik aurtengo Malen jaietako kartel irabazlea erretiratu du Mutrikuko Udalak
Mutrikuko 2024ko Malen jaietako kartel lehiaketako irabazleak lortutako 400 euroko saria bertan behera utzi du udalak eta kartelaren irudia toki guztietatik kenduko du.
Mutrikuko Udalak Malen jaietako kartel irabazlea erretiratu du, Julen Izagirre diseinatzaileak Zumarragako Santa Isabel jaietarako egin zuen kartelaren plagioa dela egiaztatu ondoren. “Oinarrietan eskatzen den originaltasunaren betebeharra” ez betetzeagatik erretiratu dute kartela eta udaletik kartel irabazlea “ez aitortzeko eta hutsal deklaratzeko” erabakia hartu dute. Horrez gain, 2024ko Malen jaietako kartel irabazleak lortutako 400 euroko saria ordaintzeko agindua bertan behera utzi du Mutrikuko Udalak eta kartelaren irudia toki guztietatik kenduko du.