Lekeitioko Udalak HITZA babesten jarraituko du
Lekeitioko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute.
Lekeitioko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute. Hori horrela, Lekeitioko Udalak HITZA babesten jarraitzeko erabakia hartu du; agintaldi honetan, gainera, urtez urte ematen duen biztanleko diru kopurua handituz joango da. Aurten 1,5 euro emango ditu biztanleko, eta agintaldia amaitu orduko 3 euroko diru laguntza emango du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.