Beheko Plaza bete du Mutrikuko jaietako elkartasun bazkariak
Umeen marrazki lehiaketarekin hasi dute Malen txiki eguna [uztailak 23] mutrikuarrek. 80 lagun inguru batu dira txosnaguneko bazkari herrikoian.
Goizean goizetik bete dute Goiko Plaza mutrikuarrek, Malen jaietako Malen txiki egunean [uztailak 23]. Umeen marrazki lehiaketarekin eman diote hasiera 10:00etan eta erraldoien eta buruhandien konpartsaren eta txistu taldearen kalejirarekin jarraitu dute. Ondoren, herri kirolez gozatzeko aukera izan dute txikitxoek, Mutrikuko Sokatira Taldea izan da honetaz arduratu dena.Â
Eguzkiak gogor jo arren 13:00etan ekin diote euskal preso eta iheslari politikoen aldeko kantupoteoari, trikitia, panderoa eta gitarra eskuetan hartuta girotu dituzte Mutrikuko kaleak, Bizixo jai konpartsak antolatuta. Hauen aldeko ekitaldiarekin eman diote amaiera, etxean nahi dituztela aldarrikatuz: “Euskal presoek espetxeetako ateak gurutzatzeko garaia da. Iheslari zein deportatuek aireportuetako ateak gurutzatzeko garaia da. Euskal jendarteak elkarbizitzarako atea gurutzatzeko garaia da, gatazka luze eta gogor baten ondorio guztiei konponbidea emateko garaia da”. Ekitaldiaren ostean Beheko Plaza betez, elkartasun bazkarian bildu dira 80 lagun inguru, kantu kantari.Â
Arratsaldean ere ez da planik faltako Mutrikun. 17:00etan Marietak zirku ikuskizuna ikusteko aukera izango dute haurrek, Zabiel plazan, horrez gain, txikien Madalen txapeleketerako finalak egongo dira Muruaitz frontoian, Danok Bat elkartearen eskutik. 20:00etan umeen danborrada egongo da Hogar del Marinero elkarteak antolatuta eta egunari amaiera emateko Dantza Saltsa disko festa egongo da Goiko Plazan.Â