Etxebarriko saihesbideko lanen ondorioz kamioien joan-etorriak ugaritu egingo dira
Bai uztailean eta baita abuztuan ere, kamioien ordutegia 07:30etik 18:30era izango da.
Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi duenez, Etxebarriko saihesbideko lanen ondorioz, Markina-Xemeingo herrigunea zeharkatzen duten kamioien joan-etorriak ugaritu egingo dira. Etxebarriko tunela eraikitzen hasi direnez, azken egunetan ugaritu egin dira kamioien zeharkaldiak, eta hala jarraituko du datozen asteetan ere. Bai uztailean eta baita abuztuan ere, kamioien ordutegia 07:30etik 18:30era izango da.